Joan edukira

ERKOREKA: “EAJ DA AURREKONTUETAN OREKA MANTENTZEA ETA ZORRETAN EZ SARTZEA”

Azaroa 16, 2011

Iñigo Urkullu eta Josu Erkoreka hausnarketa jardunaldia enpresariekin

Gaur Bilboko Domine hotelean burutu den enpresarien arteko topaketan, EAJren Bizkaiko Diputatuen Kongresurako hautagai buru den Josu Erkorekak azaldu duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalea zorroztasunez kudeatzea da, gauzak seriotasunez egitea, eta gauzak aldez aurretik pentsatzea. Aurrekontuetan oreka mantentzea eta zorretan ez sartzea, ez bada, kontu handiz eta emaitzak ekarriko dizkigun inbertsioak egiteko”.

“Ekonomia konpetitiborako politika industriala proposatzen dugu; gizartearen zerbitzura dagoen finantza sistema sendoa; ekonomiaren  eta aurrekontuen egonkortasuna. Europar gobernantza indartsua, eta  enplegua sortzea ahalbidetuko duen lan harremanen  euskal sistema propioa” gaineratu du.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkullu; Jose Antonio Ardanza Euskalteleko zuzendaria; Bizkaiko Ahaldun Nagusi den Jose Luis Bilbao; Confebaskeko presidente den Miguel Angel Lujua; IDOMeko presidente Fernando Qurejeta edo/eta EUDELeko presidente den Ibone Bengoetxea.

Buruzagi abertzalearen aburuz, “gaur, inoiz baino gehiago behar dugu  mailegu, banku eta aseguruen transferentzia Euskadira ekartzea. Eskumen honek tresnak emango dizkigu gure finantza marko propioa eratzeko, Euskadiren garapenari erantzuteko. Euskadiko kutxen kasuan, argi eta garbi geratu da,  kutxek behar besteko sendotasuna badutela,  finantza sistemaren krisialdi egoera honetan”.

“Horregatik ba, EAJren aldetik, lan harremanetarako euskal markoa aldarrikatzen dugu. Gure marko propioa; ardura, enpresa eta langileei emango diena; etengabeko prestakuntzaren eta lanpostuen egonkortasunaren alde egingo duena.  Enpresek behar besteko tresnak eta malgutasuna izan behar dute, euren produktu eta zerbitzuen eskariari egokitzeko”.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.